Errotak: zahia eta laka

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:06:55 - 0:08:20 (1' 25'')
Laburpena Zahia: artoaren azala aziendarentzako izaten zen, baina gosete garaian pertsonek ere jaten zuten. Errota batzuek besteek baino fama handiagoa zuten. Laka: ordaintzeko modua.

Transkribapena

-'Hoi da, artuan zea harrekin, kribatik 'o pasataku harrekin ze itten zen, aziendantzako 'o?
-Aziendantzat 'ta zaiya guk 'e jaten genun iriñik ez 'ta zaiya.
-Bai e? 'Ta nola jaten zenuten ba hua?
-Hoi... Urin eosita.
-Latza, latza 'zango zen.
-Latza zen, biño gosia latzuo oandik.
-'Ta izango zin ba, errota batzuk izango zuten fama iriña fama, fiñagua itten zutela?
-O, bai, batek biño bestik hobio. Pauko errotakua ona zen. Honek iriña ona itten zun. 'Ta Iurrittak 'e bai.
-'Ta hoi ze izaten zen zu artuan zakukin jon...
-Bai.
-'Ta ya man itten zizun 'o espetu in ber zunun zue artua... txikittu arte
-Bai... Baldin bazakaten iña pues, man ingo zizuten. 'Ta ez baldin bazuten holako eunetan torri.
-'Ta ze itten zen dirua man trukin 'o haik gelditzen zin parte batekin?
-Ez, haik, haik itten ziyoten laka kendu. Kompaziyo batea zuk hogei kilo eamaten bazenittun haik kenduko zizuten hiru 'ro... Harren truke.
-Nola deitzen zen neurriy horrei? Laka?
-Laka kandu. 'Ta...
-Karo haik harrekin ingo zuten saldu 'ro...
-Saldu 'ro haik negoziatu...
-'Ta azken azkena errota zein geldittua 'te da? Oan ya Iurritta...
-Iurritta azkena.
-Azkena...