arront (1)

Kategoria gramatikala: 
Adberbioa
Batuan: 
Oso, zeharo, guztiz.
Aldaerak: 
arrontin
Gazteleraz: 
Muy, completamente, totalmente.
Oharrak: 
Zenbaitetan aditzekin ere erabiltzen da esanahi berarekin.
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- Garbitasunikan gabe 'ta gosiak. Zorriya, kukusua...
- Arrontin desaparezittu zen arkakusua, e? Biño zorriya ez. Zorriya eondu zen, gorde zen.
- (...) Biño ordun ikaragarri ibilli zen, e!
Saizar Lopetegi, Lorentxa
Aipamena ikusi- Hura arrontin bukatu arte, gaizki ibiltzen zin. 'Ta bukatu 'ta geo 're, nahiko lanakin ibilli zin. Bai, 'ta...
- Haimbeste jende hil bazen!
Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Aipamena ikusi- Zorriya gorde zen, arrontin. 'Ta geo nik ez dakit ze pasa zen hemen, geo berriz 'e umi denak zeakin,
- Oaiñ 'e, oaiñ 'e (...)
Saizar Lopetegi, Lorentxa
Aipamena ikusi- Attak, ezta pentsatu 're! Ni joten banitzan lanea béak alde iñ ingo 'men zun hemendik eta.... Klaro, arront lotu ziten 'ta nik itxian. 'Ta hoeita zortzi urteko nittunin bai, neska, biño neska gaizuak 'e makiña near in zun harrek eta nik 'e bai jakiña! Pena genun 'ta! Eta hola.Harreguy Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusi-Arront izutu ordun Erramun!
-Bai. 'Ta diskuidun zerbaitte korrika 'ro hasi ezko ez da jongo 're e! Ezta jongo 're!
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'Ta hor Iyeroko azpiy hortan 'o. Hor iziñ, iziñ goitti jonik arrontin geldittu. 'Ta ez zun ba, gu atzin kotxin zembat izango giñan ba, kotxe zar haundiy hartan.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Len zerbaitt 'e ikusten zen ...
-Arront.
-Bai, oaiñ ez da, ez da.
Lekuona Artsuaga, Enrike