Aztikeriak

Nor Pagadizabal Artola, Segundo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-136
Pasartea 0:17:22 - 0:18:21 (0' 59'')
Laburpena Aztikeriatan ez da sinistu behar, dirua besterik ez dute nahi izaten. Sorginetan, ordea, sinistea ez dago hain gaizki.

Transkribapena

-Oain, aztikeriyatan ez dela sinistu ber sate'ute. Kompaziyo batea tortzen zizu persona bat zea: "Beno ze bizimodu zun jakin nahi al zu?" Hau nahi izaten dute.
"Bai" batzuk. Nik ez dut jakin nahi, jakin nahi izandu. Biño "bai". 'Ta "Beno". Holako andria txarra ateko zizu, 'o ona ateko zizu. 'O bizimodu hau izango 'zu, bizimodu ona 'ro txarra. Dena holako tonteiya.
Zeñek daki? Beak 'e ez daki be buruantzako 'ta ze izango 'un.
-Hortan ez dela sinixtu ber, biño sorgiñetan bai.
-Bai, nik uste sorgiñetan sinixtia ez dela haimbesteko erroria.