Amona Santa Engrazikoa

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:06:33 - 0:07:32 (0' 59'')
Laburpena Bere amonaren gurasoak ziren Arkaitzekoak. Amona oso gazterik ezkonduarazi zuten, 19 urterekin. Lau urtera alargundu zen. Maitxoren ama zen Arkaitzekoa. Aita Astabixkarkoa zen.

Transkribapena

- Horrea joan zian nere amonan gurasuak, geo amona e... zittuzten hiru seme-alaba: bi seme gazteik hil zizkiyoten eta alaba oso gazteik ezkonduarazi zuten, iñor etzaukatelako laneako.
Bai, hemeretzi urtekin 'o ezkondu omen zan, nere amona. Eta hemeretzi urtekin ezkondu eta eztakit, lau urtea 'o hola alargundu in zen. Bai.
- Gaiñea ez zun mutillik eta, beste norbattekin 'ta...
- Norbattek zeatu ziyon, billatu ziyon. 'Ta hoi zan Egiederkua 'ta hortik datorkigu Portugal ere. Bai auzokua.
- A... karo, ordun zer zen ama Arkaitzakua?
- Bai, bai. Eta geo nere ama 're Arkaitzakua zan, nere atta Axtabixkarkua da. Hara ezkondu zen nere amakin. Bai.