Nor | Barrenetxea Retegi, Juan Mari |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egin gabea |
Zinta | OIA-140 |
Pasartea | 0:06:11 - 0:07:46 (1' 35'') |
Laburpena | Txipitoko etxean hiru familia bizi ziren: "Bixkainak" (beraiek), "Frantzesanak" eta "Aquellosenak". Beraiek Bixkainak, aita bizkaitarra zutelako ziren. Frantzesanak, berriz, Iparraldetik gerratik ihesi hona etorritako asko ziren Oiartzunen, eta horietakoak edo haien ondorengoan omen ziren bertan bizi zirenak. Aquellosenak, ordea, ez daki zergatik deitzen zieten horrela, Iturrioztarrak omen ziren jatorriz, Olazi baserrikoak. Garai batean herri guztietan izengoitiz ezagutzen zen jendea. |