Atsolorra

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 1:02:13 - 1:03:28 (1' 15'')
Laburpena Atsolorra egiteko ohitura zegoen. Haurra jaiotzean auzokoak eta etortzen ziren eta merinda edo egiten zen. Atsolor famatua San Antongoa zen. Han festa handia izaten omen zen, auzo osoa elkartu eta trikitixa ere bai.

Transkribapena

- Ta geo garaiy hartan jaiyotzak eta, atsolorra ta holakuk itte al tzin Oiyartzunen?
- Bai bai.
- Ta hoi ze izaten da Maixux? Zu akortzen tza?
- Hoixe.
- Atsolorra?
- Atsolorra? Haurra jaiyotzen tzenin pues tortzen tzin emakumik, auzuak pues bixita ittea zuri ta kartzen tzizuten pues haurrantzako o jerse ttiki bat...
eta zeak. Geo pues merinda pixka bat o zerbatte.
- Osake kostunbri hoi Oiyartzunen bazen?
- Bazen.
- Ta haurra jaiyo zela abixua, o nola entetzen tziñaten o? Baserri hontan hola jaiyo da ta.
- Hoixe.
- (?)so izan tzin ta hola jakitzen tzun jendik.
- Ta gizonezkuk etzin juten atsolorra?
- Ez.
- Dena emakumik?
- Dena emakumik.
- Atsolorra San Anton aldin ta izaten tzen atsolorra famatu hoi. Han ustut auzo guzikuk juntatzen tzila erabat eta soiñu jo ta dantza ibiltzen men tzen,
hemen halako kostunbria etzen izandu. Uan bixitan izebak eta hola tortzen tzin...
- Izebak eta hola bai.
- Auzokaltenekuk(?)/Auzoko aldenekuk o hola.
- Ni Txalaka ta Amolatza ta amakin joten nitzan, Lehengusu ta izebana.