txermoniak, odolkia

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:44:47 - 0:47:10 (2' 23'')
Laburpena Txermoniak emateko ohitura zegoen gertukoei. Odolkiak egiteko tipula, porrua, perrejila eta piper hautsa botatzen zen. Emakumeak aritzen ziren egiten.

Transkribapena

- Ta geo txerriya bela.. geo txermoniyak ta maten tzenittuzten?
- Bai bazon kostunbria bai pixkat.
- Zenei?
- Familikui, biñon denai ez, hola gehina tratatzen tzenuna geo.
- Bestela txerriya auro...
- Hoi ba.
- Besten batek kartzen bazun harei bestela batez..
- Izango zen zuek eman ta bueltan ematen etzunik?
- Ez man harrei hurrengo urtian.
- Ikasten tzen geo?
- Bai belaxe.
- Oso ongi. Ta odolkiyak itteko ze, arroza ta botzen tzen garaiy hartan?
- Ez hemen beihiñ ez.
- Guk e ez. Tipula.
- Tipula ta porrua, perrejil pixkat.
- Ta piper hautsa ta?
- Hoik odolkiyai.
- Hoi odolkiyai? Ta nondik ekartzen tzen hoi? Zu akortzen tza Maixux?

- Antonenetik Oiyartzunen, denda bat bazen plazan ta handik.
- Hiru klase zerbatte botzen tziyoten, anixa...
- Oreganua re bai.
- Oreganua. Hiru klase zeatte botzen tziyoten.
- Ta lan hartan emakumiak aiko zin?
- Bai.
- Guk puska jan tartin-tartin.
- Zuek jan? Ta geo odolkiy haik, zu Maixux aittuko ziñan odolkiyak iten?
- Bai.
- Ta nola betetzen tzin haik?
- Bai, holako enbuto motz bat zen hola boka holako zea ta zolua hau bezela ro, bihatza bezela ta hau boka xabalagua eta hura hartu hestian eta hartu eta honta pues hartu eskuakin ta bihatza hola bete.
Ta bete ta lotu eta sorta in. Sorta itten tzenin iosi, han barriño batin o eltzian o zunun haundinin.
- Ta txoixua? Eskuz txikitzen tzen dena?
- Ez makina bagenun.
- Zuek ebai?
- Bai.
- Eskuzko makina kaxkar bat, batzutan pulamentu haundikua ez biñon, aiña(?) ezin dut moztu ta eztakit zer ta aitzen giñan biño.
- Ume kozkor guziyak txanda iñez.
- Hantxe ondo, ondo pasatzen tzenuten ordun.