kontrabandoa

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:36:26 - 0:38:44 (2' 18'')
Laburpena Jende asko ibiltzen zen kontrabandoan. Irratiak, rodamentuak, tabakoa.... baserri gehienetatik ibiltzen zen norbait. Guarrdia Zibilak harrapatuz gero egurra ematen zieten.Paketeak entregatu egiten zituzten eta Jornala izaten zuten kontrabandistek. Gazteek horrela ateratzen zuten diru pixka bat.

Transkribapena

- Irunekin nahiko Gurutze behintzat nahiko mugan do ta geo Iparraldia re hor do bertan... ta hemen ibiliko zen jendia estraperlun ta, ez?
- Bu asko, bo, kontrabandista.
- Kontrabandun.
- Bai, bai. Asko asko.
- Ta ze, ze izaten tzen, ze eramaten tzuten , ze karri, ze ... nola izaten tzen hoi, akortzen tzazte?
- Ni kontrabandista...
- Aldi batin (?) kartzen tzittuzten ta geo...
radiyo ta, hemen etzen motozikletan ta zeaik eta, motozikletan rodamentuk eta...
- Bizikleta.
- Hoik denak kontrabandun?
- Bai bai bai.
Radiyua re asko ta, labadorak eztakit ekartzen tzittuzten ta.
- Ta hoi dena oiñez ingo zuten ba mendiz?
- Oiñez oiñez.
- Mendiz.
- Izango zin bestela kartzen tzutenak, biño hemen mendiz asko. Hemen ni behintzat (?) izandu giñen baserri askotatik, gehiyenetatik bate sasoiyin balin bazuten gabez martxa. San Antonea ro jon ta paketia ro hartu ta nonbatte horko kamiyo ixki horta o,
hamar kotxe kargatu hartu ta eaman ta ezpazen guardi zibilla atetzen...
- Harrapatzen birian. Harrapatzen bazizuten kendu ta...
- Ta kartzela o jun posible zen?
- Bai bai.
- Hoi ittetik eamanak badia?
- Bai bai bai. Ez zen denbo asko pasten, noski. Kartzela biño ukerro hemen guardia zibillak harrapatzen zittuztenin eurra... bua... sin kompasion.
- Ta jana ta kartzen tzuten?
- Ez ez, jana bertan sortzen genun.
- Ta tabakua ta hola?
- Baita re.
- Hoi bai.
- Tabakua ta, gauza franko kartzen tzutena izango zen.
- Ta zuek ibili gabik, ta zuek itxeko iñor ibili gabia?
- Bai, iñor ez.
- Ta hoi ze itten tzuten saldu, o geo itxeako?
Estraperlotik karriya?
- Hoik paketetan tortzen tzin ta auskalo noa ematen tzittuzten, Donostira almazen batz?ta, noa botzen tzuten.
- Biño hoi zen dirua konsegitzeko pixkat?
- Bai geo jornala maten tziyoten zeai, kontrabandistai ta sos batzuk, horko gaztiak handikan atetzen tzuten sos mordoskat.