Lurra lantzen

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:23:30 - 0:25:27 (1' 57'')
Laburpena Lurra lantzeko behiak erabiltzen ziren gehienbat, aria, goldea. Baserrian esku lana handia egiten zen, iratzeak belarra, artajorra... Sega, arraztaloa, sardea edo zalardua erabiltzen ziren belarretarako.

Transkribapena

- Ta lurra, san tzu, san tzute leheno pixkat artua ta, ta ze material zenuten lurra lantzeko? Makinariya bazenuten? Traktoria ta holakuk?
- Ez ez, ordun etzen.
- Goldia saten tzaiyon katxarro bat, hua behiyakin tiraka, harrek irau(?)ten tzun. Ta geo..
- Aria.
- Aria ta behiyakin, dena behiyakin denak.
- Itten, manitzen tzen.
- Idi paria ro behiyak?
- Zurazko... behiyak o, iriyak lehen gutxitan, behiyak, genealin behiyak.
- Ta aria zertako izaten da?
- Lurra txikitzeko.
- Goldiak oso-osoik botzen tzun lurra, ta geo urratzeko, area ta...
- Hortzakin.
- Metro por metro holako bat zen, hortza batzukin ta hua arrastaka, trrrrraaa ta harek zeatzen tzun, urratzen tzun lurra.
- Ta ordun eskulana itten tzen asko. Ta belarretan ta aitzen tziñaten?
- Bai, hoixe. Pillerra bai.
- Jesus, bai. Berko!
- Behiyantzat neguko jaten e...
- Eskulana, baserriyan eskulana asko itten tzen.
Ewuldi ona baldin bazen artajorra ro, ewuldi txarra balin bazen iratze batia o sega hartuta ta..
- O egur ittea o..
- Belar itten, belarretan e lan haundiya izaten tzen.
- Ta belarra zenek mozten tzun itxian, attak?
- Denan artin.
- Zea, muti kozkorretatik hasi ta denak, eoziñek.
- Segakin?
- Bai, berko! Berko.
Geo segadora seitzeko, jesus, urtiak genittun guk, bo.
- Ta gehiyo, belarretan aitzeko ze tresna gehiyo izaten tzin? Sega?
- Sega, arraztalua..
- Ta zalaardua.
- Zalardua.
- Hoi zer da?
- Sardia.
- Sardia?
- Hola bost hortzeko zea,
- Batzuk sardia saten tzion ta bestia zalabardua.
- Guk sardia saten geniyon.
- Ta hoi udaran ordun belarreta?
- Bai.