Aste Santua

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-107
Pasartea 0:31:08 - 0:32:34 (1' 26'')
Laburpena Aste Santutako elizkizunak eta nola izaten ziren kontatzen du. Karraka izaten zen ostiral Santu egunean.

Transkribapena

-'Ta izaten zen zerbait, e...
-Geo zean, elizkizunak izaten zin ikaragarri aspergarriyak. Jesus, Oiyartzunen, ui! Oiyartzunen izaten zin...
(kantari atzetik)
-'Ta kandela itxali. Holako kandela piz...
-Kandelaz betia.
-Eta pilla bat errezo in 'ta ttak itxaltzen zen bat. Geo berriz pilla bat kantatu eta bestia.
Eta hola izaten zin pilla bat kandela. Eta gu hantxen elizan xeita jarriyak. Geo karraka 're bai, izaten zen. Karraka. Denak hasitzen zin. Hoi izaten zen mezako zean, noski, ez? Konsagraziyun o?
-(...) Hil zen eunian.
-Bai, bai. Ostiral santu eunian. Denak jotzen zuten, karraka zen holako zea bat, kierra bat zun eta hola.
-Egurrezkua?
-Eurrezkua, soño gorra atetzen zun.
'Ta denak hasitzen zin harekin, hua jotzen.
-Eliza barruan?
-Eliza barrenin. Eliza barrenin bai. Hoi izaten zen. 'Ta geo beste gauza zen ohittura. Norbaitt hiltzen zenian
-Eta aldaria zen trapu beltzakin.
-A bai! Dena tapatua.
-'Ta hiltzen zanian...
-Hua kendu itten zuten.
-Jesukristo iltzatua ikusten zan.
-Bai, bai. 'Ta hua kentzen ziyoten orduan, hurrengo eunian, karo pazko eunian. Biño bittartian hua itxali...
-Tapatua?
-Tapatuta.
Atarikoan noiz: 
Ostirala, Apirila 10, 2020