Altzibarko dendak

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:09:00 - 0:10:50 (1' 50'')
Laburpena Irundarrenez hitz egiten du.

Transkribapena

-'Ta dendaik 'o ba al zan hor? Auzo...
-Bai, Altzibarren, oandikan seitzen du: Irundarrene. Zen denda bat, denetik saltzen zutena. Saardoteiya. Taberna. Denetik saltzen zutena. Irundarrene.
'Ta akordatzen naz. Gaztiak eta, ondo-onduan, frentian jaiyua. 'Ta Errentitikan astelenetan joten zen jendia, kuadrilla bat, hara meriendatzea 'ta geo jokun 'ta aitzea joten zien.
'Ta akordatzen naz, zu Errentiyan famatuk dia, Goñitarrak, izautze al ttuzu? Bat zea, izauera haundiya dut gaiñea, esto... Orfeon Donostiarran tenoria. Haren aitta 'ta kuadrilla joten zian hara.
Arratsaldian, han pasatzen zuten arratsaldia. Meriendatu, jokuan 'ta ai, 'ta kuadrilla. Hoi 're akordatzen naz, nola joten zian.
-Osake, hor taberna 're bazeon? Taberna 're bazun?
-Bai, gue itxian frentian. Torre izena zun tabernak. Esto, autoeskuela Oiyartzunguan amonak taberna.
-Bai, bai, bai, bai. 'Ta horrea juten zien?
-Ez.
-A, horrea ez?
- Azpi... Beitti, plazara. Irundarrenea, Irundarrene.
-Horreatik esaten nizun denda horrek taberna 'o zerbaitte bazula?
-Bai, bai, denda horrek zakan taberna, onduan ikuillua, saardoteiya ... Garaiy haitan bakizu! Ikuillua 'ta sardoteiya 'ta.
-Bai, bai, bai. Sagardo demboan ba, kupel pare bat 'o.
-Nik izautu ttut Altzibarren e! Garay haitan e, leno san duguna, konstrukziyua itten hasi biño leno.