Akerraren pasadizoa

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 2:03:17 - 2:08:35 (5' 18'')
Laburpena Akerra Goizueta inguruko mendietan utzi eta guardak hila zela esan zion, kanalean itoa agertu zela. Handik urte batzuetara lagun bati Arranbidera lagundu zion eta Arranbideko baserrian bere "hildako" ahuntza ezagutu zuen. Lapurtu egin zioten.

Transkribapena

Ahariya, ahariya ez akerra zen, akerra bakizu zer den?
- Bai
- Ahuntza
- Arra
- Arra.
'Ta nik 'ta beste laun batek ibiltzen ginttun ahuntzak hor Goizutakun mendiyan. 'Ta abisatu ziten nei ne laun batek abisatu zian:
" Hi Juantxo hie akerra kanalin ittua harrapatu yeu" 'ta pasa. " A bai" beste akerra bota hara, hua ittua zela aittu genunin.
Putzoa eroi 'ta han itto in 'men zela.
- Erreka o'
- Bai kanale bat eo zentralea dijun hura.
- Añarbeko urtegira dijuana?
- Bai ba hola hola. Horrea zijuna Arranbiden.
- Arranbiden?
- Bai Arranbideko kanalin.
- Arranbidekuak ezautze al dittuzu?
- Arranbirekuk?
- Arranbiden bizi dianak
- Bono, ikusten zin , ikustez leno izautzen nittun. Oañ ez ya aspaldin e'.
- 'Ta ya han ordun ahuntzak eta akerra
- Akerra han azaldu 'men zela akatua. 'Ta handikan bi urtea beste launak ahuntzak biltzen hasi zen 'ta ahuntzak bildu ttu beriak,
beste goizutar bat beste napar bat 'ta biyen arte 'ta abixatu zuten ne laun horri nekin soziyo zenak ez beste launai abixtu 'ta hi
"Hi hie ahuntzak arranbide zoztek jasota txabola batin"
'Ta nik txabola banun 'ta ne laun horek ez. Jon ga biyek harren ahuntzan billa, jon ga 'ta harrek " Bai hau neria uk 'ta hoi neria uk 'ta hoi neria uk 'ta"
Ikusi nun hola holako txabola ttiki bat zen 'ta ahuntzak ttikiyak 'ta akerra haundiyo zen izuarrizko adarrakin. Nik besuak miño luzeoko adar zarrakin
Ahuntzak denak gaintik beira hola kanpoa 'ta "Hara!" meso mangua zen guarda, izena Juanito ez dakit zer zun izena 'ta
besua makinak harrapatuta 'ro moztua zun 'ta
" Hara! kuste al zu? Nei abixtu zeniten akerra ittua zela kanalin 'ta hau hemen do ba?- "- Zeiñ? Hiria al dek hoi?- Ne akerra da. Horrek ba du adarrin zolo ttiki bat" 'ta
"- Hoi ez duk hiria hoi goizutarrak, goizutarrak holako 'ta hoolako ibiltzen zin ahuntzatan 'ta"
"- Hoi neria da. Hoi eamango ut nik." Gizon horri gor in niyon. 'Ta harrapatu du 'ta xolo ttiki bat, ze sango ut ba lori honen xurtena pasatzeko mouko xolo ttiki bat adarrin zun.
- Ba zun e?
- Bai neonek iña txintxarri ttiki bat jartzeko. Ttikiya zela urtia zen garaiyin xolo ttiki bat in 'ta txintxarri ttiki bat handik jarri niyon. Geo in zun txintxarriya galdu
- Miño xolua han
- Xolua han. Miño bestala ere tipotik izautu nun markik gabe 're. "- Hoi ne akerra duk - Ez duk hiria" 'ta " Bai neria, hoi nik eamango dut"
- 'Ta zea zentraleko guarda 'ta biyek eta " Hau hola 'ta hola bota genun 'ta hau zuek lapurtu zenuten. Zu 'ta Goizutako motzak. Biyen arte."
Ahuntzak biyen arte baizittuzten 'ta " Hau zuek lapurtua yun gue ahuntzetatik zuenea zuek pasa zenuten. 'Ta nei abisua in akerra ittota zola" 'ta Ixi ixilik nik hartu 'ta itxea akerra.
Iza ordun animaliya izautzen nun oain persona miño aisuo!
- Miño gezurretan?
- E?
- Gezurretan aittu zian ez?
- Hoixe gezurrretan aittu ziela! Nik ez banun aker hoi izautu akerra jasoko zuten haik eta kitto. Miño nik izautu nun!
Nik animaliya izau kusten baldin banun ardi bat gaur eta hemendikan sei hillabetea berriz beste mendi batin ikusten banun e' "Joño hau halako ardi duk!" o ahuntza duk o' behiya duk o' bihorra duk o'