Goserik ez

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:48:27 - 1:51:54 (3' 27'')
Laburpena Aukera handirik ez bazen ere, baserrian beti izaten zuten zer jana. Ez zuten goserik pasa. Hiztegia: SASIÑA: haragia gatzetan jarri konserbatzeko. Behien bat erortzen bazen eta gaizkitu eta hil, hura aprobetxatzen zuten.

Transkribapena

- Oseake ez zenuten gose asko pasa zuek, gosia?
- Ez -
- Beti zerbatte bazen baserriyan.
- Baserriyan beti bagenun potaje gauza bagenun. Esne pixka 'at etxeko aiña bagenun potajian paltik ez zen izandu.
- 'Ta gero beti txerriya hiltzen zan 'ta arkumia o' beti
- Ardiya o' behiyan bat amildu da, kroskan batetik 'ta akatu in da o' elbarrittu in da o' 'ta sasiña itten genun
- Zer da hoi?
- Sasiña, hoi hezurretik beixi haragiya dena, 'ta jartzen zen barrika bat o' tarruk nola dia hor lorintzako tarruk hola haundiyak 'ta botzen zenun gatza onduan jarri gatza hatzaparrakin hartu 'ta raka raka, gatz larriya.
Gio haragiya hartu, hua tapatu gatza hua, 'ta berriz e' gatza bota, beriz e' haragiya jarri goraiño. 'Ta gora alletzen bazen ez bazen in ber zenun ondo itxi hua geo. Jarri papera o' plastikua eo, ondo itxi ber zenun geo.
Jarri papera gañin sokarriyakin o' lotu, 'ta haizeik hartu gabin. In ber zen honen haragiya gor gorra eoten zen 'ta tenedorikin tak hartu, ura atetzen ziyon harrei gañea gatza urtutzen den garaiyin ura gañea atetzen zen,
tenedorikin hartu haragy hoa in ber zenun eosi. Eosten zenunin guri guriya.
- 'Ta ondo kon kontzerbatzen zen haragiya?
- Joño! bai, bai bai. Ez zun harrek tejoik izango e!
- Ez e?
- Ez ez.
- Ona
- Eosi 'ta tortilla, o' patata prejittukin o' piper morruakin o' eoziñekin jarriko zenun.
- Otordu ona e!
- Bai
- 'Ta haragi ona!
- Ona gue itxin
- Oaiñ halako haragiya ez dia e jaten e!
- Sasiña hala izaten zen gue itxin. Gu asko eoten giñan behi zarran bat amildu "Behiya mildu uk hi!" 'ta
" -Akatu al da? - Bai akatu izango uk ez duk muitzen." Gio poza!
- Zeatu 'ta
- Puskatu 'ta
- Gorde.Hala jarri
- Hezurrak kendu 'ta hezurrak gauza inak gisadua in haragi pxarren bat o' izango zittun 'ta gisadua haikin in.
- Salda iteko 're bai.
- Ba ez zen behiya alperrik galtzen e'!
- Ordun dena aprobetxatu
- Hombre!
- Al zana dana.
- Al zen guziya. Ordun gustua hartzen geniyon jatenai. Gutxi baizen! 'ta gutxi den lekun gehiyo izate gusto gehiyo izaten da.
- Bai