antzerkia

Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:12:34 - 0:15:02 (2' 28'')
Laburpena Antzerkian Kursaalean eta dena ibili omen zen Kontxita. Romeroenean entseatzen zutela kontatzen digu. Eta antzerkian aberats edo pobre, denek baldintza berdinetan egiten zutela.

Transkribapena

-'Ta geo ni, pues, Donostiyan lan pizarra batzuk in nittun. Este, Kursalen aterki batzuk 'o in nittun, gutxi e! Gutxi in nittun! Bai.
-Aterkiyak iten zien?
-Bai.
-Aterkiyak itten?
-E?
-Aterkiyak egitten esan...
-Egitten bai, bai. Aterkiyak. Eta hola.
-Eta...
-Batek hala esan zian.
-Zer?
-Errentiyan in zuten bi 'ro hiru aterki batzuak. Eta san ziten: "Oye Kontxita, aterkiya qué quiere decir?"
"Teatrua, neska!" Nik.
-A! Antzerkiya? Kursalen antzerkiya!
-Bai, bai, bai.
-A... Ya.
-Biño hor gutxi in nun e! Bai, gutxi. Ni gaztiena eta ni ibiltzen nitzan salsa hoitan.
'Ta gustatu itten zitzaidan, gaiñea. Gustatu bai! Baiñon, ez nun zea, zeikan.
-Aittu 'ta nola hasi, nundikan noa hasi ziñan zu antzerkiya itten?
-Antzerkiya...
-Ezaunen batzuk zenittun 'o? Oiyartzungo talden bat juten zen 'o nola?
-Antzerkiya Oiyartzunen bertan, Oiyartzunen bertan.
Romeroneko itxian. Romeronekuk aberatsak zian 'ta uzten ziuten lokal bat, bian. 'Ta Arizmendineko alaba aberats amurratua 'ta ni pobria nitzan. Biño harrekin itten nun nik antzerkiyak eta gauzak.
-Batera. Biyak.
-Bai, bai, bai. Bat 'e distintziyoik gabe. Eta harren atta 're hil zuten. Arizmendi, Arizmendi. Eta...
-Osake biyak ziñaten antzerkiya iten, biyek? Gehiyo 're izango zien...
-Bai, bai. Kar... Hura nekin itten zuna lan gehina zen Karmen, Karmen Arizmendi. Bai, geo atta fusilatu zuten harrena 're. Hoik negargarriyak dia. Asko ikusi genun.
-Bai, bai.