Jaiegunetan

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 0:39:28 - 0:41:59 (2' 31'')
Laburpena Gaztetan nola ibiltzen ziren kontatzen du.Ugaldetxora joaten ziren kartetan ibiltzera. Ugaldetxoko tabernak, Mateone, Isasti, Baleione. Bokadiloa jaten zuten eta Oiartzuna joaten ziren boloetan jolastera. Gero Gurutzera afaltzera. Aldako. 6 pezetarekin egiten zuten eguna.

Transkribapena

- 'Ta bizimodua nola itten genun? Bien, oantxe hamabost hamasei urtekin jeneal juten giñan Ugaldetxoa,
juten giñan Ugaldetxoa eta jokatzen genun ba kartatan , kartatan bai
- Sagardotegiuin bat zeon o'...
- Ugaldetxon de de bi bi taberna, bi taberna Ugaldetxon bai
- Nola zuten izena?
- Matteone 'ta bestia e' naz akortzen nola zun goikua, bat Matteone, 'da Ixasti gio baita Ixasti 're bai Ixasti hiru hiru.
- 'Ta hortik joten giñan
- Karteta
- Baleyone sagardoteira ta hor geneal hartzen genun bokaillua, antxoilla holakukin bokaillua,
Hara jun 'ta batin akortzen naz hara jun 'ta aiba, Goñi Goñi famatua. " - Ze ber zute?" 'ta "- Sagardua
- Ate sardua gazti hori! patua do!"
Karo hoi baso sagardua xox bat, xox bat cinco zentimos baliyo zun! (...) 'ta geo hortik juten giñan Oiartzuna
'ta Oiartzunen genun refreskoa 'at zerbatte hola likido kutxarilla bai oso oliyo posturan (...) 'ta han bolak bolatan.
- A bolatokiya zeon?
- Bai bolatokiyan
- Nun zeon plazan?
- Bolatokiyan aber nola esango nizuke nik... surtidoria gasolinana Oiartzunen han han atzian haren atzian, bai han bolatokiya.
'Ta bolatan jokatzen ganun refreskua zeñek patu, zeñek patu gutxina jotzen zunak harek patu 'ta gio handik Gurutze aldea 'ta ordun gurutze aldeko
neskatxak (...) etortzen zian, karo ez zen dantzik eta deuse, 'ta gio hairi seika Gurutzea 'ta Gurutzen afaldu geneal (...) pentsazu
Ugaldetxon jokatu bokaillua sardua eanez, geo hor refres refreskua kalian, eta Aldakon berriz e' igual sardua, eta geo Gurutzen afaiya 'ta
sei bat pezta gastatzen zenun hoi dena itteko sei bat pezta joe! ze baliyo zun diruak e'! en fin hola.
- Edozein astegunetan iten zenuten hori?
- Ez! jaitan jeneal hoi jaitan, bai.
- Igandetan.
- Ez asteunian ez zen , asteunina ya, jaitan jejeal bai.