Ezkontza

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:36:54 - 0:38:30 (1' 36'')
Laburpena Ez zuten elkarrekin dantza egin, etxera lagundu zuen senarrak Carmen. Eta horrela hasi ziren nobiotan. Oiartzunen ezkondu ziren Carmenek 27 urte zituela. Bere amandreak egin zion ezkontzeko trajea. Trajez ezkondu zen Carmen.

Transkribapena

-Eta mutillak jungo zien ba dantza eske? Mutillak jungo ziala dantza eske?
-Sueltun ibiltzen giñan e!
-Biño Txikierdin?
-A baita 're, Txikierdin 'e bai, joten zin mutillak.
-Dantza eske?
-Juten zin.
-'Ta holaxe jungo zitzaizun senarra 're? Senarra izango zena geo?
-Ez naz akortzen aittu! Bat 'e! Ez, han ibiltzen giñan dantzan 'ta geo itxea abitzen giñanin, ba guekin batin.
-Bai, bai, bai, bai. Ze in zenuten dembo asko nobiyo bezela?
-Ez nizuke... Ez harei arreba ezkondu zitzaiyon 'ta bi anaiyak geatu zin itxian. 'Ta ordun ni ezkondu nitzan.
-Zembat urtekin ezk... Esan nazu leno hogeita?
-Hogeita...
-Hogeita zazpi 'o zortzi?
-Bai zerbaitt 'e hola.
-'Ta nun ezkondu ziñaten?
-Nun ezkondu giñan? Ui ama! Nun ezkondu giñan gu ordun?
-Oiyartzunen bertan!
-Oiyartzunen bertan...
-Oiyartzunen bertan bai.
-Oiyartzunen.
-'Ta ezkontzako soiña, soiñekua 'ta?
-Joxepa Iñaxik iña. Amandriak.
-Ze kolorekua zen?
-Trajia nun nik e! Azul marino. Gona 'ta.
-Bluxa?
-Blusa ez, txaketa.
-Trajia zen, ez?
-Bai.