Harategiko makinak

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:40:18 - 1:42:02 (1' 44'')
Laburpena Gehienbat labaina erabiltzen zuten harategiko lanerako.

Transkribapena

- Ordun karnizeiyan ze ibiltzen zenuten labaña bakarrik mozteko o' zea makinak eta
- Ma bai biño kutxillua kutxillua bai kutxillua
- A kutxillua ibiltzen zenuten
- Kortadoreik eta
- Kortadoria bai, jamon yor, urdaizpikua 'ta txoixua itteko. Miño gañontzekun ez e kutxillua.
'Ta go gizonak kutxillua 'ta xerra ateko zun, mia saten baziyoten beno mia ateko zun 'ta erremintak jartzen e' aparta zen.
- Zorroztu in berko zian labana
- Bai zozrroztu 'ta harriyak bazittun 'ta beak prepatzen zittun kutxilluk miño, ongi e! ongi!
Ez zea ne gizona zelako biño, ez ez ongi ikasiya zun erramita. 'Ta bai zazpi urte Irunen e' pasa zittun karnizeiyan e' karnizei batin ofiziyukin e' ,
'Ta nau , 'ta gañea kontzintzikua gaur ez dena e! gaur jongo zen miño harrek beak saldu tortzen zena 'ta gañea prepatu 're piezak beak in.
'Ta han bazin harati geyo 'ta "-Bai halako torri izak eta eaman ziak puskik onena!" 'Ta "- Puskik onena ez txarrena eaman ber dik bestela prepatzen ikasi, ona saltzeko eozin duk! Txarra 're saltzen jakin in ber dik"
'Ta hola aitzen zen guria saten e, bueno, miño ez guria zelako, miño ez ongi ikasiya zen. harateiyan lanin aitzeko.