Eskola

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:51:17 - 0:53:07 (1' 50'')
Laburpena Teodora gutxi joan zen eskolara. Dotrina, irakurtzen, idazten eta askoz gehiago ez zuten ikasi. Baserrian lana izaten zenean gutxi joaten ziren eskolara. Eta gero ere, ez zen jostera ere joan. Nahiago zuen baserrian lanean segi.

Transkribapena

- Ordun zu eskola gutxi jon ziñan.
- Bai, gutxi aleiya, gutxi ze lotriña pixkat ikasi 'ta letzen 'ta eskribitzen 'ta kontutan e' gutxi 'ta
gañontzekun ez. Han gañea oso jakiña baserriyan lanik zenin ordun eskola.. eskola ez zen asko juten.
Batetik baserriyan lan in ber zenun ikasi in ber zenun, 'ta bestin arrimun iñ in ber zenun itteko moduan tartin egualdi txarrra zenin 'ta, hola.
- 'Ta gio e ya pues ya urte pixka bat geiyokin ya gazte denbuan ya, ba zea jostea o' ...
- Ez giñen urruti 'ta ahizpa bai ahizpa ibilli zen josten Oiartzuna ibilli zen.
Miño ni e' Nitzan nik e' nun josteko gogoik. Nayo nun baserriyan segi lanin. Horra.
Birian, goizin tortzen giñen gio arrasaldin birian... goizin tortzen giñen geo arrasaldin zean 'ta ez. Bi biraje 're haundiya 'ta nekia 're somatu itten 'ta
- Ordun zuk bazeun konformidadia baserriko lanakin?
- Bai ni baserriyan ... 'ta oañ e' oañ e konformidadin e'! bestela zer? miño nei e' nau gustatzen zikiña, gauza nazen arte segi! Lengo abildadia ez miño
bestela! Ba jesus! hau 're honezkio zikiñak hartu zun!