Eskola

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:03:35 - 0:05:50 (2' 15'')
Laburpena Aizateko eskolara joaten ziren auzoko neska-mutikoak. Baina, baserriko lana zenean ez ziren eskolara joaten. Irakurtzen, idazten eta kontuak ateratzen ikasi zuten. Euskaraz hitz egiten, ikasten zuten eskolan. Hiru ordu laurden behar zituzten etxetik eskolara oinez joateko. Maistra ere auzokoa zen, Tomasa.

Transkribapena

- 'Ta horra, gu ttikiyak biño, eskola itxian baserriyan lanin zenin itxian gelditzen giñan eskola jon gabe
- Jakiña iñ inber zen 'ta!
'ta eskola zea letzen 'ta eskribitzen pixka 'at 'ta, kontuk atetzen pixka 'at biño ez erderaz gio esplikatu 're ber den bezela ez zuten itten,
euskaaz hitzetten zen 'ta horra ez jakiñak, garai batin ez jakiñak. Miño dena ingurun dena nola ez zen
ber zen erderaz 'ta komei. Gaur berriz erderaz gabe ezin da, ikasi ber zu 'ta inglesa gaintik eta horra!
'Ta gio kanpoko jendia 're sartu da barrenea, ongi do
- 'Ta eskolan 'ta euskeraz ikasten zenuten
- Bai euskaraz aitze giñan
- Noa joten ziñan eskola?
- Aizatea.'Ta gue itxetik izango zen hiru ordolaudeneko biria oiñez. Hiru ordo laurden berko zin handik hara.
- 'ta han Aizateko eskolan
- Aizate! Bai
- inguruko neska mutikuak bilduko ziñazten?
-Bai auzoko zea, ez dakit zenbat ume bilduko giñan...
ni oan atzendu 'zkit miño hoeita hamar bat o' , hola zerbatte.
- 'Ta maixtra zein zenuten?
- Oiartzu, beno han bertan bazen, na hamar minutuko biria zun handik auzokua, Tomaxa zun izena.
Gio edade haundi xamarra 'ta hua bukatu zen hil zen 'ta geo harren failikua Oiartzunen biziki 'ta jakiña eskola pixka 't ikasi zutenak ematea eskola matea.
Horra. Miño ordun eskolak eskola letzen 'ta firma botzen 'ta askokua 're boztee gabe lanin.