Arropa, jaunartzeko arropa

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:44:21 - 0:46:14 (1' 53'')
Laburpena Nolako arropak erabiltzen zituzten. Jaunartzeko arropa ahizpak josi zion.

Transkribapena

-Nolako arropa izaten ziñuen? Nolako arropa ibiltzen ziñuen?
-Bai, amonak emantakuak eta ahal zen bezelakuak. Arropa! Joe, goatu hutsakin 'e.
-Kumuniyua itteko 'ta adibidez?
-Bai! Kumuniyua itteko goatzen naiz ni. Soiñeko urdin bat in ziaten, luzia gaiñea, luzia in zian. Ahizpa zarrenak josi zian. Hua josten ikasten ibilliya zen pixkat 'ta harrek in zian.
-'Ta tela 'ta nondikan ekarrita 'o?
-Tela dendatik eosiko zun, Errentitikan. Bai, kumuniyua bai. Hamaika urtekin gaiñea itten zen. Oan betzikin itte' ute, biño ordun hamaika urtekin. Bai.
-Eta zapatak eta holako zeak?
-Bai, jantzi ziuten nolazpatte. Bai, 'ta bi bixkiyai berriz goatzen naz, bixkitakui. Bat amak jantzi zun bixkitakua. 'Ta bestia berriz be amandriak in ziyon trajia mutikuai, gaztenai.
Bai, batei amandriak in ziyon. Nahiko, poz erra bai amak! Bat jantzi 'ta nahikua. Amandrik in ziyon.
-'Ta bixkik izanda, askotan aitzen da ba igual-igual jantzita ibiltzen...?
-A bai! Igual jantzi, igual jantzi zien haik! Bixkiyak. Bueno komoniyoko, gaiñontzekun batek bat 'ta bestik bestia. Ahal zen bezela. Ordun uste al zu gaiñontzekun han igual jazten zinik? Keba!
Geo komoniyoko bai. Elkarrekin jon amakin 'ta han eosi ziyon amandriak bixkitako batei. Sango zun horrek ze inber du gaixuak!