Gerrako kontuak

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:08:07 - 0:09:47 (1' 40'')
Laburpena Errenterian San Markos atzean aita bati nola bi seme fusilatu zizkioten kontatzen du erotu egin omen zen. Bertsoak jarri zituen. Motiborik gabe hiltzen zen jendea gerran. Gauza izugarriak egin ziren. Oiartzunen 22 lagun hil zituzten, Endarlatsara eramaten zituzten fusilatzera.

Transkribapena

-Bai,hor Oiyartzunen 'ta Errentin 're gauz asko pasa zen. Errentiyan beste bat bazen San Marko atzian. Eta aitta bat semiakin eta bi seme afusillatu zizkaten. Aitta in zen erotu.
Bertsutan erki itten zun. 'Ta geo bertsuk jarri zittun, biño erotua, burutikan seko. Eske bi seme, ze motibongatik! Nik saten dut, oan bai, oan bioladorik dia, lapurrak dia, asesinuak dia eozin gauza itte 'ute.
Miño ordun, nik saten 'tena zergatik? Nik esango niyoteke beai aurrin jarriko balike esateko aber zergatik hil zittuzten. Egiya da 'ta!
Hamasei urteko mutill hoi, gue aittakin batea hill zuten mutill hoi 're, horrek ez zakiyen ikurriñak ze kolore zittun e! Ez, ez, ez. Horrek ez zakiyen.
Ume bat. Umia, hamasei urtekin orduan. Gaur pikardi gehiyo baute biño. Orduan ume inuxente bat. Orduan, oan itten ttuztela? Oan biño gehiyo in zittuzten e, gauza izugarriyak in zittuzten e! Gauza izugarriyak.
-Herri ttiki baterako erra da e!
-Hoeita bi laun! Oiyartzunen! Oaiñ haundiya da, doblia 'ta gehiyo bada, biño ordun zen herri ttiki bat. 'Ta hoeita bi laun.
-Hoeita bi laun, zure aitta zenakin batian?
-Bai.
-Hil zittuztenak ezta?
-Bai. Denak batea ez, banaka-banaka hartu 'ta eaman.
Guria eaman zuten bezela, hiru laun hartu 'ta Endarlatsa erreka horta, numbaitte zulon bat izan ber zun 'ta. Taxista eaman zittunak buelta emateko tiruk aittu 'men zittun.
Eta geo zolo haundi bat 'men zen 'ta han goitik bera bota 'ta dena enterratuak. Erki e!