Retegi Oiartzabal, Asier (1990)


Jaiolekua Arane (Ugaldetxo)
Biografia

Oiartzuarra da, 1990. urteko maiatzaren 23an jaioa, eta Ingeniaritza zibila ikasitakoa; irakasle izateko masterra ere egina du. Urte askotan zehar pilotan jokatzen ibilia da Asier, eta gaur egun, haur eta gazteei pilotan jokatzen erakusten aritzen da. Bi senidetan zaharrena, oiartzuarrak ditu gurasoak. Bere hizkerarekiko kezkaren berri azaltzen du, eta adierazi, ahalegin berezia egindakoa dela Oiartzuera ongi ikasten eta lagun artean eta inguru hurbilean hitanoa sustatzen. Lagun talde edo koadrilaren aisialdian euskarak hartzen duen eremuaz eta betetzen duen funtzioaz dihardu bereziki, beste hainbat konturen artean. Julen Idarreta koadrilako lagunarekin batera elkarrizketatu genuen.

Elkarrizketak OIA-117