Aukera anitzeko galdera
Galdera:
Zeinek aukeztu zuen Oiartzunen, 2017ko uztailean, Ibar ixil batean izeneko bakarkako bosgarren diskoa?
Iñaki Zabaletak | |
Maider Zabalegik | |
Antton Valverdek |
Erantzun zuzenaren inguruko argibide osagarriak:
Bergaran jaio bazen ere, Oiartzunen hazi zen Zabaleta. Don Bosco ikastetxeko koruan hasi zen kantatzen. Bakarkako lehenengo diskoa (Euskal Herriko kantu zaharrak, 1974).
Oskarbi taldean aritu zen, eta hainbat diskotan parte hartu zuen. Bakarkako lanak: 1974an argitaratu zuenaz gain: Nafarroatik zehar (IZ, 1982); Hemeretzi (Elkar, 1988); eta Amodioa zer dan (IZ, 2002).