Oiartzunen errotak itxi

Aukera anitzeko galdera
Galdera: 

Gerra ondoren Oiartzungo errotak prezintatuak egon ziren, eta bertakoek Nafarroara joan behar izaten zuten irin bila, estraperloan. Zergatik itxi zituzten Oiartzungo errotak gerraondoan?

Francok Gipuzkoa traidoretzat jo zuelako

Gerran arto-soro guztiak erre zituztelako

Errotak martxan jartzeko argindarrik ez zegoelako

Erantzun zuzenaren inguruko argibide osagarriak: 

1937ko ekainean, Francoren tropek euskal lurraldeak bereganatu zituztenean Francok Gipuzkoa eta Bizkaia probintzia traidoretzat jo zituen. Horregatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak ezeztatzeko Lege-Dekretua egin zuen. Lege honengatik, besteak beste, Guardia Zibilek errotak prezintatu zituzten.