Emakumea garaile sega apustuan

Aukera anitzeko galdera
Galdera: 

1967an Gurutzeko Toki Alai tabernan, gizon  eta emakume baten arteko sega apustu bat lotu zen. Antonio Larrazak, ordubetean, Maitxo Azeo oiartzuarrak ebakitakoaren bikoitza baino gehiago egin behar zuen irabazteko. Zeinek irabazi zuen?

Antonio Larrazak

Maitxo Azeok

Berdindu egin zuten

Erantzun zuzenaren inguruko argibide osagarriak: 

Azeok 1.869 kilo bildu zituen; Larrazak 2.325. Ez zuen Maitxoren bikoitza lortu.

12.000 ikusle bildu ziren Hernanin 1967ko ekainaren 29an. 

Hilabete batzuk geroago garai hartako segalaririk onenetakoa zen Polipasorekin jokatu zuen, aurreko apustuaren baldintza berdinetan. Polipasok 2.193 kilo ebaki zituen, eta, Asuncionek, aldiz, 1.652 kilo, berriro ere garaipena eskuratuz.