Elizondo Lekuona, Domingo (1926)


Helbidea Ardotz (Ergoien)
Jaiolekua Masalen (Ergoien)
Biografia

Gaztetatik Ardotzen bizi bada ere, Masalengoa da Domingo. Oiartzunen hiru familia aritzen ziren mandazain: Masalengoak, Zuloagakoak eta Isatsenekoak. Hirurak ere auzoak, ergoiendarrak. Aitona hasi zen ofizio horrekin eta bere aitari utzi zizkion mandoak. Domingo beti egoten zen mandoei begira, eskolara joan baino nahiago zuen haiekin mendira joan, eta halaxe hasi zen mandazain lanetan, oraindik mutil kozkorra zela. Mandoekin mota askotako garraioak egiten zituzten, baina batez ere egur-ikatzarekin aritzen ziren; beraiek jaitsi menditik eta beraiek saldu. Butanoa eta gasa sartu zenean, egur-ikatzaren eskaera jaitsi egin zen eta lanik gabe gelditu ziren mandazainak. Ordurako, hala ere, Domingok ofizioa ongi ikasia zuen eta asko daki baso eta abere kontuetaz.

Elkarrizketak OIA-082, OIA-083, OIA-114

Pasarteak

IzenburuaHasiBukatuIraup.Lh.
Kontrabando kontuak0:33:400:34:501' 10''1