Soldaduska, Leongo meategietan

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:30:30 - 0:32:50 (2' 20'')
Laburpena Enrikek Leongo meategietan egin zuen soldaduska. Oiartzuar batzuk joanak ziren aurretik, Francoren garaian. Han ikasi zuen erdaraz.

Transkribapena

- Geo soldaduxka nik Leonen in nun, minatan. Hemen batzuk Arditturrin itten zuten, biño gu Leonea jon giñan.
- 'Ta nolatan, ez zanakan aukerik hemen itteko?
- Bai. 'Ta ez nun pentsatzen nik holakoik eta gue attak gaiña ez zun nahi izaten. "Mote mote zea 'ta..." hola 'ta. Harek 'e... Bakizu, soldauska jon biño lau hillaete lenoztik jon ber 'zaten zen mina 'ta lenoztik jonak zin... Zuk ez 'ttuzu izautuko, jakiña, oaiñ difunto...
Delfino Gartxitenekua, Inazio Etxebeste, Altzermo, Bordako... Zulatxipibordako Julien 'ta zortzi laun zin hara jonak. 'Ta hoi zen, iturrioz bat ieltxerotza ittea hara jonak zinak, herriy horta lanea (Toreno de Sil) hoi da Ponferradatik hogeita hiru kilometroa. Eta hoik hara jon zin Franco
garaiyin eta Franco honea tortzen zinin, politiko pixka 't zena kartzela sartzen zuten.
- Karo.
- Franco honea tortzen zen eun batzuk pasatzea 'ta horrengatik. Ez bazattu importik komeni bada hizketan hok esango 'ttut kontuk, ez?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ez du importantziyik.
- Neatik bai.
- Eta hoik kartzela sartzen zittuzten eta horrengatik eta. Geo hoik zuten anai bat lenoztik hara jona hango trena 'ta jartzeko 'ta trenbirik eta jartzeko 'ta hola 'ta geo anaiy hoik urtiak iñ zittuzten ben andriakin 'ta...
- Biño han ezkondua zen hora, ez?
- Bai, Pedro bai. Hangua zun andria. Eta hain bitartez, hain kompaiñiya... Aduana zen gue nausiya, bizkaitarra, minak zittuna 'ta harrek obra batzuk in nahi 'ta harek eaman zittun kuadrilla bat Iturrioztikan.
- Igeltseruk?
- Han obran eta aitzeko. Geo haik guri "Zuzte hara, arront ongi eongo zazte, zuzte hara, zuzte hara!" 'Ta Bordazpiko Joxe 'ro harrek inondik 'e jon nahi zun 'ta hara jon giñan.
Hogeita hamar hillaete han pasa, soldauskan. 'Ta hemendik asko zen garaiy hartan mutillak Arditturrin iñak zinak. 'Ta hola zen.
- Bai, urti haitan bai.
- Biño hara pasik 'e, jonik 'e ez dakat urrikiyik. Beti erdaraz 'ta trebatu 'ta zea 'ta beti hemendik ate gabik.