Meategiak itxi zirenekoa

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:09:50 - 0:13:10 (3' 20'')
Laburpena Gazte asko soldaduskatik libratzeko hasten zen meategietan lanean. Jose ere halaxe hasi zen, eta meategiak itxi arte, bertan aritu zen, 26 urte denera. Meategia itxi zenean, bera nahiko ongi gelditu zen, erretiroa gertu zuelako, baina gazteek Legorretara eta Torrelavegara joan behar izan zuten. Asko ez ziren ausartu kanpora joaten eta bertan gelditu ziren, lanik gabe.

Transkribapena

-'Ta zu soldauxka saoldauxkatik libratzeko 'ro bueno, soldauxka jon berrin hasi, asko hasten ziñazten ez, hola ?
-Gu urtia artekuk hamalau bagiñan, 'ta ondoko urtekuk hemezortzi! bai.
Seisekuk bakarra, Moniko Inazio, gio handik aurrea hasi zen jendia akortzen.
- 'Ta zenbat in ber izaten zen? soldauska
-Soldauska 're bi urtetik goti zen ordun 'ta, gio in zuten sei hillabete luzatu hor ai zinai
Jesus! miña man zun harek! Gio berriz, gio sartuko etzin beldurrakin 'ta , pixkat lentzio sartuak 'ta, ni 're hala nintzan 'ta, nik lau urte pasa nittun denta.
Lau urte in zenittun soldauska denboan, lizentziatzea. Gio ate giñan, oso gutxi irazten zen ordun, hogeita hiru duro astia. 'Ta gio ne kontura 'ta komei pixkat billi nintzan
Gio jornalak pixkat muittu zila 'ta torri zin eun batin fakultatibo bat, jan billa haik honea, 'ta ez al yaz animatzen motel 'ta , pixkat jornalak e' muittu ttuk ba 'ta bat 'ta bestea 'ta engaintu niñun behintzat
Berriz jon nintzan 'ta hogeita sei urte, lenguk lau 'ta gio bi, hogeita bi, hogeita sei urte pasia naz ni hor.
- Eta geo itxi aurretik ate ziñan zu? O' ez? bai . Minak itxi aurretik ateko ziñan zu, o' ez?
- Bai, hogeita sei urte pasatzeko
-Bai ez?
- Bai itxi zenin atea e! itxi zenin atea
- 'Ta zer zunun orduko ya erretirua jartzekua o'
-Berroita hemezortzi kunplittu zai, sei hillate parun pasa nittun,
-A
-'Ta gio san tzin fakultatibuk hirurogeita bost ber tzin, miño berrogeita hemezoertzi bai nittun neonek
Guk bagenun beste toxikuna 'ro zea patzen genuna zea, patu ez deskontu itten ziguten, 'ta harek emanzkin zazpi urte.
San tzin zazpi urte 'ta hillate batzuk gañea, zazpi hillate sobra ttuk! Paltautenak asko ttuk 'ta manzkak haitako batei, san tzin (...) miño haingatik geldittu nintzan hirurogeita bost urtetan bezelako zeakin , erretiro berakin tokatzen zena, osua.
Gio beste batzuk berriz gaztik zin 'ta Torrelabega 'ta Legorreta 'ta hor jon tzin. Beste batzuk (...)
-Beste batzuk dirua 'ro zerbatte kobratu 'ta
-Salegiko Andrex 'ta hik etzin bate jon.'Men geldittu zin hoik, sos batzuk 'manzkaten 'ta, hola.
-Jon in ber zen hara e?
-Bai
-Ya famili iña 'ta baldin bazen, gazte gaztia zena bai igual bai miño...
-Sueltun zeuden hoik , Momotti 'ta hoik