Lan istripua

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:28:00 - 0:30:00 (2' 00'')
Laburpena Otsamantegiko zuloan ari zirela, uholdeak izan zituzten eta urak galeriaren ahoa bete zuen. Tximini batetik atera behar izan zuten. Larri ibili ziren.

Transkribapena

-Holako kontuk.
-Bai.
-Otsamanteikua guk hasi genun.
-A bai e?
-Lehen bazen galei bat sartua 'ta geo planua jo genun beitti. Planua inklinatua. Tximiniya ez, planua.
-Hoi zer da galeiya 'o abajia(?) bezela biño beitti?
-Betti.
-A...
-Segun ze malda haundiyo 'o ttikixio. 'Ta tornua, hango tornua nik jarri nun. Kablikin bagoiyak atetzeko.
Pilla erra atea 're urte batzutan. Uheldia 're izandu genun dembu hartan. Han aittu giñan dembuan. Urez bete in ziun.
-Barrenin ziñaztela?
-Ez, ate giñan, ate giñan. Biño juxtu xamar. 'Ta geo ya atetzeko jon zin ur hua atetzen. Bomba submarinukin ate genun ura. 'Ta berriz 'e ate genittun, geo 're ate zen mineal pilla bat. Geouo 're.
-Beldurra erra eukiko zenuten ba, hua pasa 'ta geo e!
-Bai. Bai, bai.
-'Ta ze in zun euri asko 'ro hola?
-Euri asko in 'ta boka itxi galeiyai.
-Mekaiyuen dio.
-Bai, tximini txar batetik ate giñan kampoa.
-Joe...
-Hoa, tximiny hua itxi baliu, gaizki ibilli berrak giñan. Biño aguantu zun. Ustelin ateria zen ba leheno hua. Ustelin, haiziantzat. Geo eskaillea txar batzuk eta genittun denin han biño, ya ya berdindu baitzun errekak.
Handik beitti hasi baliu ura, gaizki ibilliko giñan. Otsamanteiko itxian pare-parin do hoi, beste maldan.