Haurren heziketa

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:08:34 - 0:12:05 (3' 31'')
Laburpena Frantxiska Txarondokoa da eta Txanpañera ezkondu zen. Inguru hartan haur asko ibiltzen zen eta haiei errietan aritzen zen, ongi hezi nahian. "Gustatu zitt". "Kakaxu zikin bat". "Maisua denak maisu ber du". "Gu geok hor ibili giñan". Zapotia. Eju. Amilka. Hika.

Transkribapena

- Ni prankotan mintzatu nion handikan 'e. Ni ixillik eoteko ez ona. Mezi zutelako itten nitzan maixtra... Maixu txar bat bazen. 'Ta umik aldrebes 'o baldin bazabiltzan, kasoik itten ez ziyon kakazo zikiñ bat. Kastillanua zen.
Gu han eondu giñan dembuan. 'Ta batin neska hartu 'ta neska mutillak jon haunzko erreka 'ta botilla bete ur ahotik sartzen hor hasi 'uk. "Itto in ber al duk? 'O ze?" Eju ingo niyon.
Ikaarrizko ejuak atetzen nittun! Da! Neska alleka batea 'ta mutilla bestea! Fuera! Nik behintzat, beexi itten nittin! Oaiñ 'e eju itten 'ute elizatik 'ta askotan. Uker daillenai beitu in ber dela 'ta! Nik banun hoi, e! Kostumbri hoi.
- Biño ordun kaso itten ziztuten, biño oaiñ ez lizuteke ingo!
- E?
- Uaiñ ez lizuteke ingo!
- Igual ez ziten ingo.
- U! Purrustan bat in 'ta! Hoi 're kambitu da erki!
-Ba!
-Izan 'e, zuk zuriak ez, biño illobak haziyak 'ttuzu, zuk, ez?
- Illobak nik hogeita hamar illoba 're baazkit nik. Itxekuk hamar bazin, Txaundon bertan. Behintzat, aldrebes kusi ezkio nei... Hairi hoa, txar hoa galazten beti gustatu zit nei. Ez da okerra ittia.
- Ez, ez. Eakutsi in ber da, ez?
- Bai, behiñ biño gehiyotan in izandu dut. Beste batin pilla bat lurrin amilka. 'Ta azpiyan dona nola eote, izango da? E?
Eju iñ, ordun 'e eju in nun. Haunzko maldatik 're denetik beira jarri zizkiken. Ai...! 'Ta zea, iya itto, itto in ber zuten azpikua 'ro! 'Ta maixuk beira beira 'ta kasoik ez.
'Ta Galtzatako Maitxon alaba izango zen mintzatu zena. Zea: "Amai sango ziot, e!" Behintzat harrek hitza hoi ate zun. 'Ta maixua ez dakit geruo mintzatu bazen 'o ez bazen, bat 'e ez! Holakoik san neonek! Maixu denak maixu ber du!
- Biño maixua, zein saten 'zu? Ergoingo eskolatan, 'o Aierdin zena?
- Aierdin.
- Aier... Zuk oandikan Aierdi izautu zenun eskola?
- Bai.
- A!
- Gu geok hor ibilli giñan. Bai, jesus! Hua sua maten ziten nei halakutan! Gue Xegundo bea 're zako batin bat sartzen hasi ezkio, hark kazk! Itten 'men zun, e! Guriak!
Hoi panadeiyan aittu zen Xegundo, guria. Geo soldao jon zenin, han 'e, han 'e aldrebesak agertu itten ba 'ta! Hor hasi 'men dia irin zakua hustu 'ta irin zakua bakizu zer den, zikiña da, 'ta hauts hua dena abea 'ro!
Eta hoi muitzen 'zan ber zun guri hoi. Jeniyua beretsua izango genun 'ta muitzen zena. 'Ta hala zakotik itto ingo 'men zuten bestela 'ta, muittu in ber norbaittekin. Ba hoi, bo!
Bestela jo 'ta akatuko zittula 'ta larri izan ber zittun. Indarra 're bai horrek. Zepotia beti izandu du gue Xegundok. Non eondu zen hora soldao?