Arditurriko arduradunak

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:21:00 - 0:24:00 (3' 00'')
Laburpena Josek oso ongi ezagutzen zituen zoko guztiak eta fakultatiboari laguntzen aritzen zen, topografiatzen. Nagusiak ez zituzten ezagutzen. Arduradunak agertzen ziren tarteka meategietara. Oiartzungo kalean bizi ziren: bi fakultatibo, ingeniaria eta kimikoa.

Transkribapena

-San zazu berriz, zein tzen aitzen zena hartzen 'ta
- Don Juan, Hernandez.
-Eta hua zer tzen hijinierua 'o, zer tzen hua, harrek ze
- Hijinierua alletu gabe izango zen, fakultatibo topografo.
- 'Ta zuk ze itten zeniyon harrei laundu, harrek neurriya 'ta hartu 'ta gio ingo zittun planuk
-Hortxe begiyak itxita jarriya be zea hortik beira 'ta, punto bat 'ta, hark jartzen zun puntu harta 'ta, ni harei argi itten 'ta, hoik apatu hoik montatzen 'ta
-Karo, karo 'ta harrek e planuk itteko harrek e' jon berko zun muturreño.
-Datuk hartzen zittun, datuk hartzen zittun zea, libro txar batin 'ta ze planuk itten zittun geo!
-Kusi zenittun geo?
-Kuarto planua bazun, hau miño haundiyua askoze. Bi holako bai 'ta maya er bat erdi erdiyan 'ta han, han aitzen zen buruik altxa gabe. Bai ba, gootsu zen langillia!
- 'Ta hua nongua zen?
-Leonesa
-Al zen?
-Bai
-'Ta zer zen mineta torriya lanea hua
-Bi, bai, minak hasitzekun torriya. Anaya bazun Kaputxinotan. Bi anayak torri 'men tzin, biyek zeakuk e, karrerakuk biyek.
-Harrek e konpañiako itten zun lana?
-konpañia horrentzat beantzat miño hua Kaputxinotan.
-'Ta harrek ze itten zun?
- Hua 're fakultatibua zen, nausi zen han.
-'Ta gañeko nausiyak zein zin? Nausiyak bertan bertan eote al zin?
- Ez , ez ez. Hoik kalin bizitzen zin. Goizin beatzik aldin torri 'ta eguardin bazkaltzea joten zin ordubatin o' 'ta berriz tortzen zin, labak aldin o'. euna erra pasik zin hoik.
- Hoik lan askoik etzuten ingo.Hoik ze itten zuten bijilantziya pasa o' ?
- Bai, guri aindu! haik zoloa jon be makiñat eun ! hijinieroik behin o' bitan besteik enun kusi! Jode
-'Ta kalin non bizi zin haik?
- Postaku hortan bizitzen zen Bejamin 'ta biyek itxe batin bizittu zin kita.
- Bi zin ? bi
- Bi zin bi fakultatibo ta hijinierua, 'ta kimikua. Lau zakur alper.
- Miño haik eztin nausi haik minan nausiyak etzin izango!
- Ez ez konpañia, haik pioyak zin haik e'
-Hoi da. 'ta nausiyan ze san tzu kalin bizi zila?
- Ez, ez hoik zin kalin bizi zinak. Hemen zin nausik haundinak hoik zin. Hijinierua haundina. Irunen bizitzen leno lengo zarra, Don Ramon Orti. Bakeiko semia, motz bat,sekula ez mina sartua, eyun buruan joko ez harriyak hoa!