Herrira saltzera, erostera

Neurriak

-

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:13:34 - 0:14:59 (1' 25'')
Laburpena 27 urterekin ezkondu zen Juansendora. Ordura arte, Zulatxipin bizitu zen. Bost senide ziren: 4 ahizpa eta anai bat. Gurasoek baserrian egiten zuten lan. (Berriz esnearena kontatzen du).

Errenteriara

Transkribapena

- 'Ta juten ziñaten Errenteira?
- Errentira bai. Nik Errentiyan in nun kumuniyua!
Oiartzunen ttikiya, ordun bi itten zin bi komuniyo. Bat zazpi urtetan 'ta bestia hamabi urtetan.
Hamabi hamahiru. Hor.
- Eta haundiya Errenteiyan.
- Haundiya Errentiarrak nola giñan, 'ta ttikiya ttikiya in zen gu ttikiyak nola giñan oiñez ibiltzeko biraje haundiya nola zon, aldio gertuo Oiartzunen.
Horra. 'Ta Errentiyan plaza itxi zenin, zergatik baserriyan itten zenun fruta, gereziya, 'ta jakiña patata 're itten zenun 'ta patata 'ta babarruna 'ta
itxeko miño gehiyo baldin bazen, dirua nola ber zen, zenin plaza joten ziñan. 'Ta igandetan meza han 'ta geo plaza 're erekiya denak e' erekiyak 'ta deank jorraa batez itten zenittun.Horra.
'Ta horregatik Errentira joten giñan. Erekiya eoten zelako 'ta plaza itxi zenin 'ta dendak itxi zinin, jakiña astebukaieran ezin ba Errentira jun,
'ta Oiartzunea, horra. 'ta gio itxi zittuzten karnizeiyak e' 'ta dendak e' Oiartzunen.
Dendak itxi zinin ordun, horra. Propiyo 'ta Iturriotzen berriz enkarguk eta uda partin astebukaieran enkarguk ittea 'ta tratua 'ro pixkat baldin bazenu juten ziñan Errentira, Plazara launbatakin.
Miño hua geldittu zenin asko zeatu giñan, moztu zen. Horra. Gio aldio Oiartzunea.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:49:02 - 0:51:17 (2' 15'')
Laburpena Oiartzunen egin zuen komunio ttikia 7 urtetan, baina handia Errenterian 13 urtetan; Errenteriarrak zirelako, baserria Errenteriako lurretan zegoelako.

Gurasoek baserrian lan

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-088
Pasartea 0:46:49 - 0:49:02 (2' 13'')
Laburpena Bi gurasoek baserrian egiten zuten lan. Diruz juxtu ibiltzen baziren ere, bizitzeko adina izaten zuten. Beren baserria Errenteriako lurretan zegoen, baina Iturriotzera zuten joera, esnea saltzeko denda bertan jarri baitzuten. Bidea azaltzen du.

Esne kontuak

Transkribapena

-'Ta ze iten zenuten esniakin?
- Esniakin barriyoa torri letxeruna torri.
'Ta Errentiyan 'ta Donostiyan saltzen zun. Donostiyan usteut gehina, Errentiyan e' usteut bai
Antxon 'ta hor ibiltzen zen letxerua.
- 'Ta noa eamaten zenuten zuek?
- Iturrotza,Iturrotza kartzen genun esnia
- Marmitan?
- Bai. Astuan jarri 'ta horra.
- Gio Iturriotzen hartzen zun letxeruak.
- Letxeruai eman 'ta gio denda zuten eta ogiya zen garaiyin ogiya euneroko ogiya geo zeoze falta baldin bazen esnian diruakin 'ta sobratzen baldin bazen itxea dirua 'ta gauzakin horra.
Miño ordun beste, gauzak e' gutxi baliyo zun gutxi patzen zuten generua 're biño ordun bazenun!
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:34:01 - 0:34:56 (0' 55'')
Laburpena Beraiek Iturriotzera jaisten zuten esnea marmitan. Eta handik esneketaria Errenteriara eta Donostiara joaten zen.

Plazan saltzera

Transkribapena

-Eta bai, bai.
-Eta zekin juten ziñaten, merkatura?
-Pepitak ematen zian.
-Ze jenero?
-Ze jenero! Denetik!
-Bota.
-Berdura, bueno! Berdura klase guziyak hartuta 'maten genittun. Bakizu zer din berdurak?
Azelga, letxuga, aza, tipula, denetik itten genun!
-'Ta nora juten ziñeten?
-Errentira.
-Errentira?
-Bai. Aurrena Donostira ibiltzen giñan, amagiñarrebakin. Eta geo handik geldittu eta nik bigarrena izan nunian geldittu 'ta Errenteira hasi. Ya aparte itten zela hua, trenin ibilli ber izaten genun. 'Ta handik geldittu 'ta.
-Zembatero juten ziñaten?
-E?
-Zembatero?
-Eunero! Esnia 'ta berdura! Esnia 're partittu ber izaten zen.
-Etxez etxe?
-Bai, etxez etxe, bai! Esnia partittu 'ta bat itxea 'ta bestia han gelditzen zen plazan, amagiñarreba. Geo, berriz, Errentira torri giñanian, hor batek itten zittun aurrena esnia partittu 'ta geo plaza.
-Ttikixiua Errenteri ttikixiua.
-Bai.
-Donosti biño.
-Bai. Ttikixiua.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:21:46 - 1:23:06 (1' 20'')
Laburpena Merkatura denetik eramaten zuten, azelga, letxuga, aza, tipula... Hasiera batean, Donostiara joaten ziren eta geroago, bigarren umea izandakoan, Errenteriarahasi ziren. Egunero joaten ziren esnea banatu aurrena eta gero plazara saltzera.

Labera ezkondu

Transkribapena

-Eta Labe bizi al da?
-E? Bai, bai. Hua erdiyan, autopista ailleka batetikan, bestetikan gasak eta erdiyan juxtu-juxtu.
-Eta norbaitte bizi da?
-E? Bai.
-Norbaitte bizi da oain 'e?
-Bai.
-Eta han inguruan ze baserri zeon edo nolakua zan inguru?
-Han inguruan zauden bat, bi, hiru baserri. Lau baserri zien han, buruan. Guria, geo bestia bertan. Bai, denak 'e bertan. Bai.
-'Ta zuek ordun terreno asko izango ziñuten?
-E?
-Terreno asko? 'Ta lurra...
-Terrenua bastante, nahikua.
-'Ta ze itten ziñuen baratzan ba?
-Baratzan? Bueno, denetikan! Aurrena astuakin ibilttu giñan, geo. Astuakin ibilli 'ta geo sobratu genunian lánrroberra eosi genun. 'Ta harrekin Pepitak ate zun karneta. Harrekin ikas zun. Attak hartu 'ta mendira eamaten zun.
'Ta han eakutsi ziyon. 'Ta geo teorika pixka 't kosta zitzaiyon. Teorika ate zun 'ta kotxikin kostumbratu zun 'ta segi aurrea. Geo bea ibiltzen zen.
Geo beste, hua zela beste zitroen bat eosi ziyon bea ibiltzeko. 'Ta segi!
-Biño beti 're merkaturako pentsatuta.
-A bai, bai, bai, bai! Merkatu...
-Toki haundiya zun kotxik.
-Bai. Bai eta zitroenak 'e bai. Atzia dena libre zun 'ta bi xexto haundi sartzen zien, xexto ogiyanak haundiy hoik.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:20:05 - 1:21:46 (1' 41'')
Laburpena Labe baserrira ezkondu zen. Oraindik han da baserria, alde batean autopista eta bestean gasa. Lau baserri ziren han inguruan. Terreno asko zuten eta denetik landatzen zuten, gero plazan saltzeko. Aurrena astoarekin ibiltzen ziren, gero lanrroberra erosi zuten eta alabak karneta horrekin atera zuen.

Kontuak buruz

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:47:13 - 0:49:16 (2' 03'')
Laburpena Kontuak buruz egiten ditu oraindik Tiburtxik, ez luke nahi orain kalkulagailua erabiltzen hasi. Mari Juana izeneko emakume batek kontuak ongi eramaten zituen, gero enkarguak buruan eramaten zituen etxeraino, bide luzean joaten zen Emitaraino.

Libretak eta trukea

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:16:30 - 0:17:57 (1' 27'')
Laburpena Garai batean dendetak libretak izaten ziren. Baserritarrek abereren bat saltzean lortzen zuten diruarekin, urtean zehar dendan utzitako zorrak ordaintzen zituzten. Eta gainerakoan, trukeak ere funtzionatzen zuen.