WEBVTT FILE
10914
0:21:10.000 --> 0:21:20.000
- Eta iriña bakarra dakazu gouan, 'o artuan azala nola (sahiya)...
- Zahiya.
- Hua 're eamaten zenuten animaliyantzako 'ro...
10915
0:21:20.000 --> 0:21:44.000
- Bai. Hura eamaten genun 'ta gaiña oso garrantzitsua zen hori, zea animaliyantzako. Zertikan ordun... Klaro, itxekuntzako eta animaliyantzako, e... Janai guziya baserriyan itten zen. 'Ta ordun zahiya hoi oso importantia zen, 'o garrantzitsua zen, e...
10916
0:21:44.000 --> 0:22:05.000
erramolatxa asko itten zen 'ta erramolatxa da dena ura. Erramolatxak burua haundiya itten du, buru luzia eta hosto gutxi. Ordun hora zen animaliyantzako... Neguko. Eta... Harrei itten geniyon zahiya nastu, bestela,
10917
0:22:05.000 --> 0:22:26.000
neurriyan ez baldin baziyon ematen eta zahiyakin nastuta, hozkittu itten zin behiyak eta baita 're diarrea jartzen ziyoten. Klaro, oso urtsua da hora, horregatikan altxatzen zen hori neguko. Belar lehorra 'ta jaten ai zila behiyak ordun emateko.
10918
0:22:26.000 --> 0:23:01.000
Bai. Eta... Erramolatxa oso delikadua da itten. Lembizi hazitikan haziya ereintzen da eta e... Galdu itten da pilla bat, 'ta gaiña segun zein lurretan 'o itten da, 'o ez da itten. Ez da... Ez zen... Gauz bat, e... Lur denatako baliyo zuna. Eta geo, pos hori, e...
10919
0:23:01.000 --> 0:23:25.000
Lan haundiya maten zun, in ber zen bakandu, berriz aldatu falta zen lekuan, eta geo... Oktubre... irailla aldea, oktubre... Bai, irailla aldea, jaso in ber izaten zen, zertikan bestela, tortzen baldin bazen izotza 'ro aurretua, dena hondatu itten zun.
10920
0:23:25.000 --> 0:23:42.000
Ordun, ordun biltzeko garaiyin itten zen hostua moztu eta burua utzi. Burua atera, garbittu eta hura jaso. Kampun baldin bazen ongi ongi tapatuta, 'ta ahal baldin bazen itxe barruan. Bai.
10921
0:23:42.000 --> 0:24:05.000
- Eta zahiya hoi zerbattekin nasiya maten zen?
- Bai, san zattuten bezela erramolatxai nasten geniyon. Bai. Bai, 'ta geo aliari 're bai. Aliari 're... Garagar alia dela 'ta, horrei 're nastu zitteken.
10922
0:24:05.000 --> 2:00:00.000
E... Baita 're pixka 't bustiya zerbattekin eman laike. Bai. Biñon hortako bustiyan batin nasteko, kontatu zattuten bezela, erramolatxai nasteko oso ongi tortzen zen hoi. Bai.